top of page

Erakusketa

Hainbat dira Gure Xabiertxo erakusketa osatzen duten materialen euskarriak, hala nola: testuak, XABIERTXOren kontakizuna harilkatzen dutenak, liburua posible egin zuten pertsonenak eta haien abenturak kontatzen dituztenak, halatan non XX. mendeko gertakari historikoen lekuko bihurtu baitira; audioak, 1932tik 1980ra arteko euskarazko lekukotasunak ematen dituztenak, irrati-grabazioetatik ateratakoak; argazkiak, istorio honen lekukotasuna erakusten dutenak; eta bideo berezi bat, ETBk erakusketa honetarako egindakoa. Horiez gain, Orereta Abesbatzak  Xabiertxori dedikatutako olerkia kantatuko du.

bottom of page